AGIRRE, GURE IZAERAREN ISLA

Hilabete batzuk pasa dira jada Agirre Lehendakariaren formazio-ikastaroari amaiera eman genionetik. Urteko plan ederra izan zen eta asko ikasi genuen. Agirreren balioak, eredugarri ez ezik, herri honen eta bertako herritarron izaeraren isla baitira. Hori dela eta, iaz egindako lanketari amaiera borobila eman eta gure ekarpena egin nahirik, Lehendakariaren inguruko liburuxka hau argitaratu dugu:

AGIRRE, GURE IZAERAREN ISLA 

(estekan klik egin eta dokumentua leiho berri batean zabalduko da)

Blog sarrera honetatik eskerrak eman nahi dizkiogu liburuxkaren egile den Iñaki Agirreri, dokumentua lau hizkuntzatan idazteko egin duen lan mardul eta sakonagatik. Ezin genion urteko planari modu hobean amaiera eman. Era berean, lerro hauen bitartez gure esker ona adierazi nahi diogu Itziar Alkortari, bera izan baitzen ikastaroaren koordinatzailea, eta bere laguntzarik gabe ezinezko izango baitzen proiektu eder hau aurrera eramatea. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko bioi!

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.