EGI-kideek Zarauzko ekitaldiarekin batera eman diogu hasiera kurtsoari

Aurten ere, abuztuko azken ostiralean, EAJk ikasturte politiko berriari hasiera emateko Zarauzko ekitaldian izan gara Gipuzkoako EGI -euzko gaztedi- osatzen dugun kide eta lagunok.

Egutegian gorriz markaturiko egun hau aukera paregabea izaten da urte osoko proiektua EGIkide guztiekin elkarbanatu eta oporren ostean lan-talde osoa martxan jartzeko. Aurrean ditugun erronka eta proiektuei aurre egiteko gogotsu, indarberrituta eta ilusioz gainezka gaude.

Orain arte bezala, ozen aldarrikatuko ditugu gazteriaren aldeko politika eraginkorrak, gizarte justuago bat, bakearen eta bizikidetzaren sendotzea eta Euskadiri nazio gisa dagozkion eskubideak.

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.