EGI Gipuzkoa #Prest

 

Gipuzkoako EGIn Prest Jardunaldiak ospatu genituen. Bertan, herrialde osoko gazteak elkartu ginen gure lan proiektua aztertzeko, ondoren Joseba Egibarrekin solasaldi bat izan genuelarik.

Gipuzkoako gazteriak esku artean daukagun proiektuak hiru atal ditu: EGItasmoa, EGInkizuna eta EGIkaritzea. Lerro hauetan oinarritzen da Gipuzkoako EGIk gauzatu nahi duen lan ildoa.

Bestalde, formakuntza planaren nondik norakoak ere aurkeztu ziren, EGIkideak gai desberdinen inguruan trebakuntza jasotzeko urte guztian zehar aukera izango dutelarik.

Azkenik, eskuragarri dagoen web orrialdea eta bloga era aurkeztu ziren. Lurraldeko beste gazteentzako erreferente bilakatu behar dena.

Jardunaldi honek GBBko presidentea den Joseba Egibarren presentzia ere izan zuen. Solasaldian, EGIko gazteok eta burukideak iritzi desberdinak elkar banatu genituen egoera politikoaren inguruan.

Jardunaldiak argi utzi zuen Gipuzkoako EGIn Prest gaudela etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Argazkiak hemen dituzue eskuragarri: Albuma

 EGI Prest jardunaldiak

No hay comentarios

Sorry, the comment form is closed at this time.