EUZKO GAZTEDI

Euskadiko bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntzan gazteek duten papera aldarrikatu du Euzko Gaztedik

Maribel Vaquerok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendariak, memoria inklusio bat garatzekoan gazteen garrantzia azpimarratu du.

 

Meroriaren eguna dela eta aste osoan zehar burutzen ari diren ospakizun ezberdinetara gehitu da Euzko Gaztedi (EGI) eta ekitaldia egin dute Donostiako Sagues-eko Nestor Basterretxearen “Bakeraen Uxoa” eskulturaren ondoan. Topaketa honetan parte hartu du Maribel Vaquerok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendariak.

Ekitaldian, Euskadiko bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzan gazteek duten papera aldarrikatu da, eta Vaquerok babestu egin ditu EGI-kideen adierazpenak. “Gazteek memoria inklusiboa garatzerakoan izango duten papera garrantzitsua izango da, ezinbestekoa da belaunaldi berriek prozesu hau lideratzen asmatzea” aipatu du.

EGIren arabera ezinbestekoa izango da gazte guztien esfortzua eskuartean dugun erronka honi aurre egiteko: “norabide egokian sakondu nahi badugu, ezinbestekoa izango da nondik gatozen jakitea eta iraganean burutu diren akatsak onartzea”.

EAJ-PNVko gazteek beharrezko ikusten dute “ezberdinen arteko egiaren errekonozimendua eta aitortza” ezinbestekoa izango baita “bakean eta askatasunean Euskal Herria eraikitzeko”. EGIko ordezkariek azpimarratu dute “gazteok baitugula nahikoa bitarteko eta energia gizartearen aldaketari esparru ezberdinetatik ekiteko: akademiko-unibertsitariotik, lan alorretik, edo maila pertsonaletik” eta honen alde lan egiteko konpromezua hartu dute.

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.