Guztiok Bat

“Liberte, Egalite, Fraternite” izan zen iraultza frantsesak XVIII. Mendean Frantziako

monarkia deuseztea eta errepublika ezartzeko erabili zuen leloa. Luis XVI.ak itzultzearekin

batera, Ipar Euskal Herriak zuen askatasunaren hegoak ere moztu zituzten Paristik. Erregimen

berriak Frantziaren zentralismoari ekin zion, ondoren Napoleon enperadoreak zigilatu zuena;

gaur arte!

Bi mende luze pasa dira Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoak beren foruak galdu eta

soilik frantses izaera inposatu zitzaiela. Bi mende luze beren mugak eta autogestiorako

ahalmena galdu zituztela. Bi mende luze Euskal Herria zatiturik geratu zela.

Zorionez aldaketa garrantzitsu bat dator, 2017ko urtarrilaren batetik aurrera estatus

politiko berria izango baitu Iparraldeak. Frantziako iraultzaz geroztik lehen aldiz bere

lurraldetasuna aitortuko baitzaio udalen mankomunitatearen bitartez.

Asko izan dira estatus honen alde egin duten ahotsak, Baionako komertzio ganbera

izan zen lehenengoa, garapen ekonomikorako beharrezkotzat ikusten baitzuen; ondoren

Euskal Herriko Laborantza Ganbera, kosta eta barnealdeko asimetriak konpontzeko egitura

baten beharra ikusirik; alderdi politikoak izan ziren ondoren, instituzio baten beharra

aurkezteko.

Mankomunitate hau 158 udalerriz osatua egongo da eta 308.000 pertsonen

beharrizanei erantzungo die. Horretarako 100 milioi euroko aurrekontua izango du eta

orainarte Parisetik zuzentzen ziren eskumenak izango ditu: garapen ekonomikoari

dagozkionak, mugikortasuna eta garraioa, etxebizitza eta lurralde antolamendua, ingurumena,

kultura, politika sozialak eta hizkuntza politikak. Beti ere Parisek jartzen dituen mugen barruan.

Hauez gain fiskalitate propioa ere izango dute, zergak bertan gestionatzeko aukera izanik.

Egitura honekin bertako arazo nagusiei aurre egin beharko diete. Hasteko,

garraiobideen hobekuntza, egun entitate ezberdinen artean banaturik baitaude eta zerbitzua

ematerako orduan ez dituzte beren helburuak egoki betetzen. Politika publiko solidarioen

beharrean ere aurkitzen dira: kostan biztanleriaren %80 bizi baita eta gainontzekoa

barnealdean; honek ikuspen global bat eskatzen du, herri guztietan izan ditzaten etxebizitza,

ura, kultura eta kirol eraikuntzen instalazio berriak eraikitzeko ahalmena eta ez zonalde jakin

batean bakarrik. Horrez gain mankomunitateak zerbitzuak eskaini ahal izango dizkie udalei,

askotan hauek ez baitira zerbitzu asko emateko gai kostu handiegia suposatzen duelako

beraientzat, hirigintzako teknikariak, saneamendu sareak, euskara arlokoak, komunikazioa eta

Hain zuzen euskararen sustapena izango da udalen elkargoaren beharrizanik

garrantzitsuenetarikoa, Frantziako politika zentralistak, Euskara galbidera eraman baitu.

XIX.mendean biztanleriaren %65ak zekien euskaraz; 1996an berriz %26ak bakarrik, 70.000

biztanlek. Irun bezalako herri bateko biztanleria guztia. Datuen arabera 40-50 urte bitarteko

iraupena ematen zaio iparraldeko euskarari orain arteko bideari eusten bazaio. Elkargo honek,

ordea arnas puntu bat ematen dio gure hizkuntza zaharrari, Euskara suspertzeko politiken

aktibazioa ekarriko baitu. Orain arte, gure hizkuntzaren lanetarako, Hego Euskal Herriak

bidaliriko laguntza zeukaten. Orain beraiek ere susperraldia babesteko aukera dute.

200 urteren ondoren, udalen elkargoa Iparraldeak merezi duen errekonozimendua

jasotzeko lehenengo pausua denaren esperantza dugu. Hasiera gunea, etorkizun batean burua

altxatu eta ozen esateko, “Euskal Herri libre bat gara! Nortasun propioa dugu! Azkenik

Iparraldean guztiok bat, azkenik ZAZPIAK BAT”.

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.