Ibarretxe: Giza Garapen Iraunkorra

Gaurkoan Joan Jose Ibarretxe Lehendakaria izan dugu Andoainen. Bertan, Giza Garapen Iraunkorra izenburu bezala zuen hitzaldia eskaini du Bastero Kultur Gunean. Lehendakariak, Mari Jose Izagirreren konpainia izan du, Andoaineko hurrengo hautagaiak egin ditu aurkezle lanak.

Hori dela eta, EGIkideak bertan izan gara bere hipotesi eta ondorioak entzuten. Besteen artean azaldu egin du eredu ekonomiko batean gure lan egiteko moduak, gure nortasunak eta bereziki gure kulturak duen garrantzia.

Azken finean, pertsonak garelako herrialdea martxen jartzen dugunok eta gure egiteko moduak gure ekintzen ondorioen islada dira.

Bertan, solasaldi atsegin eta bizia izateko aukera izan dugu, gure galdera eta kezkei erantzuten zuen bitartean.

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.