• ISILTASUNAREN  PODERIO,  GIZARTEAREN  ARERIO

    ISILTASUNAREN PODERIO, GIZARTEAREN ARERIO

     

    Inauteriak ospatu berri ditugun egun hauetan edo Einstenek duela 100 urte aurreikusitako uhin grabitazionalak detektatu diren egun hauetan, Realak 3-0 irabazi dio Granadari. Sanchez eta Rajoy beraiena egin duten guda baten azken tiroak ematen ari dira eta badirudi, pasa diren egun hauetan guztietan, beraien aulkiak gizartearen arazoak baino gehiago axola zaiela. Noizbehinka ere, belarrira min egin didaten berri asko entzun behar izan ditut beraien ahotatik, teleberri edo irratian. Bat aipatzearren, Frankismoaren izenean dauden Madrilgo kaleen izen aldaketarekin PP ados ez dagoela jakin dut. Zilegi al da PPk Franco goraipatzen jarraitu nahi izatea? Edo zilegi al da, gaur egun bakea eta bizikidetzako planak martxan jarri izatea, bai Eusko Jaurlaritzatik eta baita bertatik kanpo, eta PPk eta PSOEk horietan parte hartu nahi ez izatea? Eta zilegi al da horiek gobernatzen egon nahi izatea?

    Bakea eta bizikidetza lantzeko ekimen, ez dakit askotan baina batzuetan bai, parte hartu dut. Eta denetan, azpimarratzen den ideia zera izan da: isiltasun momentu asko izan direla gizarte honetan. Beraz, esan daiteke ondorio komun batera iritsi garela. Zeintzuk dira orduan hemendik aurrera eman behar ditugun urratsak? Isiltasuna izan baldin bada arazo, horren kontrako den hitz egitea praktikatzea genuke gakoa?

    Itxuraz erraza badirudi ere, bere zailtasuna badu, baina ez hitz egite horretan, baizik eta horren aurretik egin beharrekoan. Ezberdin edo igualen aurrean jarri aurretik, gogoeta pertsonala egin behar da, non gure burua ezagutuko dugun. Honek, beldurra eman dezake, batez ere, terrorismoaren urte latzak lehenengo pertsonan bizi izan baditugu, gure rola zein izan zen konturatuko baikara, eta rol batzuk besteak baino zailagoak dira onartzen.

    Baina aski da, gaurko egunak, aitortzaren egunak dira, adierazpen askatasunaren egunak eta elkarrrekin bizitzetik, elkarbizitzera pasatzeko egunak. Ez luke zentzua izango, gaur egun ere, pasatako urteetan bezala, bildurrak ahoak itxiko balizkigu. Baina, orduan, zergaitik dirau gizarteak isilik? Zauriak itxi gabe daudelako, noski. Eta agian hortan dabil gizartea, akaso isiltasun honen atzean ezkutaturik egonda, zauri horiek itxiko direlaren ustean murgildurik.

    Hala eta guztiz ere, gehien arduratzen nauen isiltasuna alderdi politiko batzuena da. Gaur egun, ez du balio gaia jorratu gabe liburuaren orrialdea pasa nahi izatea, entzun behar ditugun egia asko entzun nahi ez izategatik.

    Bilera garrantzitsuak egiten ari dira gai honen inguruan Eusko Jaurlaritzan eta herri mailan, eta beraiek, non daude? Ez joateak, hau da, beraien isiltasunak zer esan nahi du? Ez zaiela interesatzen elkarbizitzan oinarrituko den etorkizun bat eraikitzea?

    Ekimenek bertan jarraituko dute behar izan arte, dramatismoan erori gabe noski, baina argi gera dadila, orain ere beste aldera begiratzen dutenek, geroago beste hausnarketa egin beharko dutela atzera begiratzen dutenean…ez al zaie meta handiegia egiten ari batzuei?

    isiltasunak hausten

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies