Itxaspeko Jardunaldiak 2014

Urtero bezala Gipuzkoako EGItik formakuntza jardunaldiak ospatu genituen Itxaspen (Orion). Beste edizio arrakastatsu bat izan da aurtengoa. Baina azpimarratzekoa bereziki, gurekin egondako bi hizlariak dira: Bakartxo Tejeria eta Uxue Barkos.

Orion burututako jardunaldiak lehenik eta behin Focus Group bat izan zuen abiapuntu. Bertan lau alor nagusi landu genituen denon artean, gure herriaren garapenerako garrantzitsuak eta ezinbestekoak ikusten ditugun ideia eta kontzeptuak azpimarratuz. Horrela mural bat osatu genuen denon ekarpenekin.

Jardunaldiak beste zatia hitzaldiak osatu zuten. Lehenik, Bakartxo Tejeria izan genuen gurekin, Eusko Legebiltzarreko Presidenta. Bere esperientzia, ibilbide politikoa, iritzi zein etorkizuneko aurreikuspenak kontatu zizkigun. Ostean, EGIkideon galderan erantzun zituen.

Gauen Uxue Barkosen txanda izan zen. Nafarroako Gobernuko buru izateko Gero Bai-ko hautagaia izendatu berriak Nafarroak gaur egun bizi duen iruzkin kritiko bat gauzatu zuen. Baina ateak irekitzen dizkio etorkizunari eta Nafarroan aldaketa bat emango den pentsamenduari. Indarrez eta ilusioz beteta hartuko dio aurre bere erronkari.

Ikasturte politikoarekin jarraitzeko indarrez eta ilusioz bete gintuen asteburua izan zen aurrekoa.

Argazkiak hemen: Albuma

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.