EGI Euzko Gaztedi

EGI Euzko Gaztedi

EGI GIPUZKOA EAJ-PNVko gazte taldea da. 1904an sortutako erakunde honek herri honen historia idazterakoan argi utzi du zeintzuk diren bere ideiak eta bere herri proiektua.

Abertzale gara eta ozen aldarrikatu nahi dugu herri honenganako maitasuna, eguneroko lanean adierazten dugun maitasuna.

Giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi ditugu.

Guri dagokigu gure etorkizuna diseinatzea, Euskal Herri aske eta oparoa guztion artean eraikitzeko.