12 ots. Burujabe ikastaroa: autodeterminazio eskubideaz Azpeitian
Aurtengo formazio-saioetan autogobernuaz, burujabetasunaz eta naziogintzaz arituko gara alderdiko gazteak.
Gipuzkoako EGIkideak Azpeitiko batzokian izan gara larunbatean, Burujabe ikastaroaren bigarren formakuntza saioan. Oraingo honetan, autodeterminazio eskubideaz aritu gara Xabier Ezeizabarrena, zuzenbidean doktore eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariaren laguntzarekin. Quebec, Eskozia eta beste hainbat estaturik gabeko nazioen autodeterminazio-prozesuez aritu gara, herrialde horietan jazotakoak eta nazioarteko zuzenbidearen irizpideak lantzen.
Hurrengo saioetan Ibarretxe Lehendakariak 2004an aurkeztutako estatutua berritzeko proposamenaz, Kataluniaz eta etorkizuneko estatus berriaz mintzatuko gara beste hainbat adituekin batera.
Asmoz eta jakitez, aurrera!
Sorry, the comment form is closed at this time.