28 ots. EGI Gipuzkoa berritzen
Gipuzkoako EGIn idazkari berria eta Erki Kontseiluko kideak izendatu genituen
Donostian, otsailaren 28an ospaturiko batzarrean Gipuzkoako EGIn idazkari berria eta Erki Kontseiluko kideak hautatu genituen datozen urteetan hasitako lan ildoarekin jarraitzeko. Orain arte Beasaingo Xabier Insausti Sarasola Gipuzkoako idazkaria zenak, bere erreleboa eman dio Jon Insausti Maisterrena Donostiarrari.
Eratutako talde berriak orain dela urte batzuk sortutako dinamikarekin jarraituko du lanean. Gazteria ezarriz herri honen etorkizunaren diseinuan eta erabakien ardatzean. Aurten, EGIk 110 urte bete dituela gogoratuz inoiz baino biziago eta indarberritua gaudela adierazi genuen.
Herri honen historia idazterakoan EGIk argi utzi du zein den gure jarrera herri proiektuaren defentsan. Gure tresnak hitzak eta ekintzak izan direlarik. Abertzale bezala, ozen aldarrikatzen dugu herri honenganako maitasuna. Horrela, giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi dugu.
Prozesu honen ondorio gisa, lan ildo nagusiak eta ardurak banatu ditugu, hauek direlarik kideak:
Jon Insausti
Xabier Insausti
Imanol Goenaga
Maialen Gurrutxaga
Mikel Urdangarin
Lander Ugartemendia
Argazkiak hemen dituzue ikusgarri: Albuma
Sorry, the comment form is closed at this time.