23 abe. EGIren San Tomas ELA gaixotasunaren alde
EAJko gazteok postua jarri dugu Donostiako San Tomas egunean Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren alde dirua biltzeko.
Hirugarren urtez, Eusko Gaztedi Indarrak, EGIk,ekimen solidarioa antolatu du San Tomas egunean. Aurtengoan, Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) alde egin dugu eta, horretarako, postua jarri dugu Donostiako Alde Zaharreko Trinitate enparantzan. Goiz goizetik hasita, txistorra eta edariak saldu ditugu, eta bildutako dirua gaixotasun honen alde lan egiten duen ADELA elkarteari emango diogu.
Hedabideen aurrean ELAren aldeko adierazpenak egin eta familia argazkia atera dugu. Bertan izan gara EGIko kideak; Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria; Donostiako Alkatetzarako EAJren hautagaia, Eneko Goia; eta ADELAKO kideak.
ELA gaixotasuna ezagunago egiten laguntzeaz gain, EGI kideok jaia eta ekimen solidarioa uztartu nahi izan ditugu igandeko ekimenarekin. Horregatik, euskal kantu saioa antolatu genuen Trinitate enparantzan eta, arratsaldean, DJ Jon Urbietak musika jarri zuen.
Aurreko urteetan, Caritasekin eta Angelman Sindromearen alde lan egiten duen elkartearekin kolaboratu genuen EGIko gazteok, eta lortutako arrakasta ikusita, aurten hain ezaguna egin den ELA gaixotasunaren aldeko kanpainarekin bat egin dugu.
Sorry, the comment form is closed at this time.