EGI Eguna 2014, Elgoibar

EGI EGUNA 2014, ELGOIBAR

HARTU ZANK EGIREN DEIA!!

1904, otsailak 14. Gaur egun, EGI edo  Euzko Gaztedi bezala ezagutzen duguna jaiotzen da. Urteak pasa dira lehen Egikide haiek beren lehen pausoak eman zituztenetik, eta gaur, 2014ean, haiek hasitako bidean ibiltzen jarraitzen dugu. 110 urte dira EGI (Euzko Gaztedi) gazte taldea fundatu zenetik. Badakit, 110 urteetan egindakoa pare bat minututan azaltzea ez dela denbora nahikoa. Baina badakit, 110 urte ere ez direla nahikoa izan EAJ/PNVren gazte taldearen errebindikazio eta proiektuak isilarazteko. Hamaika istorio, ehundaka kontakizun, zenbat garaipen, egoera latz, erabaki, iritzi, arrisku, esaldi eta pertsonai izan diren urte hauetan guztietan.

Bizirik gaude eta inoiz baino indartsuago!

Argi daukat zerk eragin duen EGI bizi irauteak urte hauetan zehar. “Herri honen historia idazterakoen EGIk argi utzi du zein den bere jarrera ideien eta idealen defentsa egiterakoan. Zer defendatu eta nola defendatu. Gure tresna hitzak eta ekintzak izan direlako. Gure historiaren liburuetako orriak betetzen jakin izan dugulako. Hori delako ezberdin egiten gaituena: guk gure herriaren historia idatzi dugun bitartean beste batzuk orri horiek tatxoi beltzez bete dituzte, beste batzuk are okerrago,  tinta gorriz zikintzen jardun dute, oztopoak ezarriz.” Gure tresna hitzak eta ekintzak izan direlako. Liburuetako orriak betetzen jakin izan dugulako. Asmatuko genuen batzuetan, bestetan ez agian, baina inork ezingo du esan saiatu ez garenik

Europan zer?

Euskaldun gisa, guk balio erantsi bat badugu eta diferentzia markatzen dugu besteen aldean. Gure hizkuntza eta lana egiteko modu propioak ditugu. Gure kultura da horren oinarri eta izate arrazoia. Gizarte batek ezin da eraldatu ez badu kultura propio bat bere bizkarrezurrean, eta hainbat aldiz erakutsi dugu birmoldatzeko gai garela. Euskadik badu bere leku propioa bai Europan eta bai noski munduan. Europako hauteskundeak ditugu bai. Eta besteak batzuek egiten duten bezala, gure ideia eta identitatea ez da Bruselaseko bidean galtzen, gure ahotsa ez da ezerezean geratzen. Horrela erakutsi du alderdiak azken 5 urte hauetan.

Badakigu zein den gure herria. Guk ez dugu “geolokalizaziorik” bidali behar non gauden adierazteko. Beti izan eta izango ditugulako burua eta bihotza hemen.

Egia da gure ahotsa Europan ere entzuten dela. Bertan izango ditugu hankak, baino ematen den pauso bakoitza Euskadira hurbiltzeko da. Norabidea finkatua izanda, GPS baten beharrik gabe

Aparatu teknologikoak, egiteko moduak, eraikinak eta gauza ugari dira eguneratuak izan behar direnak gizartearen beharrei erantzuteko. Eta gazte garenok zer esan handia dugu honetan.

Etorkizunari begira

Hitzak politak eta sentimenduz ere beteta daude, baina gauzak materializatu egin behar dira. Eta horretarako lana lana eta lana egin behar dugu. Etorkizuna gure esku dago, baina gizarteari erakutsi behar diogu gure eskuak ez daudela hutsik. Proiektuz, ideiaz, berrikuntzaz eta garapenez beterik daude. Ezin dugu aldaketa etortzearen esperoan egon. Guk probokatu behar dugu aldaketa, guk hartu behar diogu aurrera orainari eta etorkizunari.

Gure etorkizuna erabakiz eta diseinatuz Orain da garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Entzun dadila Euskal Herriko lau haizeetara hemen gaudela!

Gora Euzko Gaztedi!

Gora Euskadi Askatuta!

 

ARGAZKIAK

 

No hay comentarios

Sorry, the comment form is closed at this time.