22 dic. Errenteriako auzipetuen inguruan
Errenteriako auzipetuen inguruan EGI GIPUZKOAK adierazten du:
“Lehenik eta behin gure babesa helarazi nahi diegu auzipetuei, injustizia batiruditzen zaigulako prozesu judizial hau. Espainiako justiziak irizpide politikoak lehenetsi dituela uste dugu, beharrezkoak diren neutraltasuna eta zorroztasuna alde batera utziz. Beraz, Segiko kide hauei egozten zaien delitu bakarra gaztemugimenduko kidea izatea baldin bada, euren askatasuna eskatzen dugu ezbairik gabe. Hala ere, ez dugu gazte hauen askatasuna eskatzen duen testua sinatu, bertan egiten den balorazio politikoarekin ez gaudelako ados. Idatzi honetan, Segik azken urteotan izan duen erantzukizuna ez du onartzen eta, bestela ere, Segik erakunde bezala desagertu aurretik ere ez zuen inoiz autokritikarik egin.
EGIkideok esperantzaz eta ilusioz jaso ditugu ezker abertzaleak bakearen alde egin dituen urratsak. Hala ere, geroa eraikitzeko azken hamarkadetan gertatutakoa ezin da ahaztu eta amnesia selektiborik ez dugu onartuko. Beharrezkoa dugun elkarbizitza oinarri sendoekin eraiki nahi dugulako hartzen dugu posizio hau. Horregatik, Gipuzkoako EGIk Espainiako epaileei inpultso politiko gabeko epai zuzena egitea eskatzen diegun bezalaxe, Segiri ere euren erantzukizuna onartu eta autokritika egiteko gonbitea luzatzen diegu, abertzaleon arteko lankidetza baldin badute helburu gisa behintzat”.
Sorry, the comment form is closed at this time.