12 oct. Urriak 12, hispanitate eguna, ospatzeko ezer.
Urteko jai egunak finkatuta datozkigu tamalez espainiar estatutik, beraien artean gaurkoa, urriak 12. Guretzat jai eguntzat ez dugun honetan, zera aldarrikatu nahi dugu:
-Ez ditugu gureak ez diren jaiak ospatu nahi.
-Ez dugu gure identitatearekin bat ez datozen jaietan parte hartu nahi.
-Gure kultura eta herritartasuna zapuztu nahi dutenak ez ditugu goraipatuko.
Euzko Gaztedik, egun honetan zer ospaturik ez duela adierazi nahi du. Espainiar estatuak gaurkoan bere ikur, sinbolo eta folkore inposatzaileaz homogenizatu nahi gaituen honetan, ozen aldarrikatu nahi dugu gure nortasun propioa. Euskal estatu independientea eraiki nahi dugu, euskal nazioaren aitortza bilatuko dugu, euskaldun baikara eta euskaldun aske izan nahi baitugu, inposaturiko inolako loturarik gabe.
Euskadi ekinez egiten delako!
Gora Euskadi Askatuta!
Sorry, the comment form is closed at this time.