Gipuzkoako EGI berritu da eta Ainhoa Usandizaga oriotarra izango da idazkari berria

Gipuzkoako EGIko idazkari berria eta Erki Kontseiluko kideak izendatu dira.

Udarako oporren aurretik ospaturiko azken batzarrean, Gipuzkoako EGIko idazkari berria eta Erki Kontseiluko kideak hautatu dira. Orain arte Donostiako Jon Insausti Maisterrena Gipuzkoako idazkaria zenak, bere erreleboa eman dio Ainhoa Usandizaga oriotarrari.

Eratutako talde berriak orain dela urte batzuk sortutako dinamikarekin jarraituko du lanean. Gazteria ezarriz herri honen etorkizunaren diseinuan eta erabakien ardatzean. Talde zabala eta indartsua osatu dute eta ilusioz beteta ekiten diote lanari.

“Abertzale bezala, ozen aldarrikatzen dugu herri honenganako maitasuna, eta eguneroko lanean saiatuko gara hori adierazten. Horrela, giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi dugu” adierazi dute kide berriek.

Prozesu honen ondorio gisa, hauek dira kide berriak:

1 – Ainhoa Usandizaga – Orio
2 – Mikel Urdangarin – Andoain
3 – Jon Ander Azpiroz – Aia
4 – Iker Laka – Eibar
5 – Ivan Iriondo – Eibar
6 – Idoia Mikelez – Andoain
7 – Ane Gil – Azpeitia
8 – Aitor Urresti – Getaria

 

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.