10 ots. Izan Zirelako Gara (EGI 110 urte)
EGIren 110 urteak ospatzeko Tolasan izan ginan EGIkideak garenok eta baita ere EGIkide izandakoak. 110 urte hauek hamaika istorio eta anekdota kontatzeko eman dute, eta baiata gogoearako aukera ere. Egun hau dela eta, GIPUZKOAKO EGItik, honako gogoeta zabaldu nahi dugu:
EGI-EUZKO GAZTEDIK BERE 110 URTEAK OSPATZEN DITU TOLOSAN
110 urte dira EGI (Euzko Gaztedi) gazte taldea fundatu zenetik. Hori dela eta EGIkide izandakoen eta kide garenen elkartzea gauzatu da Tolosan, ekintza ugariz beteriko egunean.
Gaurkoan argi geratzen da 110 urte ez direla nahiko izan EAJ/PNVren gazte taldearen errebindikazio eta proiektuak isilarazteko. Gazte taldea inoiz baino biziago dago eta horrela adierazi nahi dugu egun guztian zehar.
Herri honen historia idazterakoen EGIk argi utzi du zein den bere jarrera bere ideien eta herri proiektuaren defentsa egiterakoan. Zer defendatu eta nola defendatu. Gure tresna hitzak eta ekintzak izan direlako. Liburuetako orriak betetzen jakin izan dugulako. Hori delako ezberdin egiten gaituena: guk gure herriaren historia idatzi dugun bitartean beste batzuk orriak tinta gorriz zikintzen jardun dute, oztopoak ezarriz. Abertzale gara eta ozen aldarrikatu nahi dugu herri honenganako maitasuna, eguneroko lanean adierazi dugun maitasuna.
Giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi ditugu gaurkoan. 110 urte hauetan oinarri izandako ideiak dira eta Herri hau ongizate eta garapen maila gorenera bideratzeko giltza.
Amaitzeko, adierazi nahi dugu abertzaletasunaren sua pizturik mantentzeko gai izan garela hamarkada luze hauetan zehar. Guri dagokigu gure herriaren lidergoa hartzea eta gure etorkizuna diseinatzea, herri aske eta oparoa guztion artean eraikitzeko.
Bideoa hemen duzue ikusgarri: Bideoa
Argazkiak hemen dituzue ikusgarri: Albuma
Sorry, the comment form is closed at this time.