08 mar. Txalupa moreari ekinez goaz aurrera
Emma Watson: “Es momento de que veamos a los géneros como un espectro en lugar de dos ideales opuestos.”
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gogoz, indarrez eta ilusio handiarekin esnatu gara gaurkoan. Arraun moreak hartu eta aupegian irribarre batekin traineru morera igo gara, arraun egiten jarraitzeko irrikitan. Urteak daramatzagu entrenatzen; piano-piano hobetzen goaz, garaipen txikiak noizean behin lortuz. Hala ere, oraindik traineruak ez du merezi duen bandera preziatua lortu. Arraunean jarraitzeko arrazoi bat.
Lorpenak hor ditugu: Nazioarteko Hitzarmenetan, Europar Batasuneko Hitzarmen zein Itunetan, lege estataletan, lege autonomikoan eta gure lurralde historikoaren baitan orain dela gutxi onartu den 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Araua, emakumeen eta gizonen berdintasunerako. Berdintasun formala hortxe dugu baina berdintasun materialean lan andana dago egiteko. Denok dakigun bezala estropada egutegia luzea da eta gizarteak, gu guztiok, entrenamendu eta estropada gogorrak baina era berean disfrutatzekoak ditugu esperoan. Arraunean jarraitzeko beste arrazoi bat.
Hartzen ditugun bide guztietan bezala une latzak izango ditugu aurrean, itsasoak sarritan traineruari trabak jarriko dizkio; burua altxatzea eta indarrez jarraitzea zaila egingo zaigu maiz baina helburua ondo baino hobeto dakigu zein den eta lortu nahi dugu. Irribarre batekin eta aurrera begira posible delako.
Hartu ezazu mesedez arraun morea eta aportatu traineruari ahal duzun guztietan zure hondar-alea. Esparru honetan, konpromiso serioak behar direlako eta guztiok dugulako zer emana. BERDINTASUNA EGUNERO EKINEZ EGINA!
Sorry, the comment form is closed at this time.