EGIko gazteak JNCren Escola d´Estiun

Joventut Nacionalista de Catalunyak (JNC) Bartzelonan antolatutako udako formakuntza-asteburuan izan dira Euzko Gaztedi-EGIren izenean Aitana Agirre, Amaia Larrañaga eta Markel Aranburu. Beste behin ere, bi gazte-erakundeen arteko anaitasuna agerian jarri da.

Jardueraz beteriko asteburuan, gazte jeltzaleak Kataluniako egoera politikoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Asteburuko gonbidatuen artean, Laura Borràs (Parlamenteko presidentea), Jordi Sánchez (Junts per Catalunyako Idazkari Nagusia), Josep Rull, Meritxell Borràs eta Joaquim Forn izan dira.

Beti Kataluniarekin. Endavant!

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.