Burujabe: Gipuzkoako EGIren formazio-ikastaro berria

Hasi berri den kurtso honetan autogobernuaz, burujabetasunaz eta naziogintzaz arituko dira alderdiko gazteak.

Gipuzkoako EGIkideak Tolosako batzokian izan ziren larunbatean  ikastaro berriari hasiera emateko. Lehengo saio honetan, euskal autogobernuaren bilakaeraz eta Kontzertu Ekonomikoaren edukiaz aritu ziren Santiago Larrazabal, Deustuko Unibertsitateko zuzenbide-katedraduna, eta Mikel Erkoreka, EHUko ikertzaile eta irakaslearekin batera.

Hurrengo saioetan autodeterminazio prozesuez, erabakitzeko eskubideaz eta estatus berriaz mintzatuko dira beste hainbat adituekin batera.

Asmoz eta jakitez, aurrera!

No hay comentarios

Sorry, the comment form is closed at this time.