Izan abertzalea gaur

Izan abertzalea

Gazte baikorra eta aurrerakoia bazara

Askatasuna maite eta Euskadi zure aberria dela sentitzen baduzu

Euskarak egiten gaituela benetan euskaldun sinisten baduzu

Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat errespetatzea aldarrikatzen baduzu, bai iragana aztertzeko bai etorkizuna eraikitzeko

Gure Herri eta Nazioak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldekoa bazara eta eskubide horren ariketa bultzatzeko prest bazaude

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak justizia, askatasuna, errespetua, garapena eta ongizatea dakartzala pentsatzen baduzu

Zuretzat, justizia soziala eta elkartasuna gizarte eraikuntzaren ardatzak badira

Zure iritziz ekonomia garatzeko lehentasuna eta lanpostu duinak sortzeko helburua lotuta badaude

Natura zaindu eta klima aldaketari aurre egiteko prest bazaude

Gure Herriaren aurrerabidearekin konprometitu nahi baduzu

ZU EGI – PNVkoa ZARA

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.